eseu


Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko lizentzia eskaera

Andre Maria Zuriaren jaietako azokan kaleko salmentan jarduteko lizentzia eskatzea. Azokan, gehienez, 40 saltoki jarriko dira , Santa Barbara Plazan, uztailaren 24tik abuztuaren 9tik 10erako goizaldera arte.

2025eko deialdiaren oinarriak

Erakusmahaiaren kokapenaren planoa

  • Gasteizko Udalarekin inolako zorrik ez izatea.
  • Titularrak zein titularkideak Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egon beharko dute azokak irauten duen denbora guztian.

    (e)tik (e)ra.

    • Titularraren zein titularkidearen nortasun-agiriaren fotokopia; Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) delakoaren fotokopia.
    • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
    • Agiri tamainako argazki bat. Titularrarena eta titularkidearena.
    • Merkaturatuko diren produktuen oinarrizko deskribapena, haiek egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuen argazkiak.

    Eskabideak balioesteko eta lehentasuna emateko dokumentazioa

    • Eskulangintza Enpresen Erregistro Ofizialean eskatzailea izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiri ofízial eguneratua, azoka honetan merkaturatzen dituen produktuetako edozeini dagokion kategorian.
    • Azken hiru urteetan eskatzaileak 3 eguneko iraupena edo hortik gorako iraupena duten zenbat eskulangintza azokatan parte hartu duen adierazten duen egiaztagiri ofiziala, dagokion administrazio publikoak emana.
    • Europar Batasunean, azken hiru urteetan, titularrak marketinarekin, bezeroari arreta eskaintzearekin, saltokiaren irudiarekin edo artisautza ekoizpenarekin loturiko prestakuntza ikastaroetan eskatzaileak izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala.
    • Eskatzaileak euskaraz badakiela egiaztatzen duen titulu edo egiaztagiri ofiziala. Ondorio horretarako titulu edo egiaztagiri ofizialak dira Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin parekatu daitezkeenak.
    • % 33 tik gorako desgaitasun- edo minusbaliotasun-ziurtagiria, organo ofizial eskudunak emana.
    • Merkaturatuko diren produktuen oroitidazki deskriptiboa, egiteko erabili diren material edo lehengaiak, eta produktuak egiteko prozedura. 

    2022-2023-2024ko Andre Maria Zuriaren jaietako azokan edo 2022, 2023 eta 2024ko Eguberrietako Azokan parte hartzeko eskabidearekin batera balioetsi eta lehenesteko 2., 3. eta 4. puntuetan jasotako agiriak aurkeztu zituzten pertsonek ez dituzte berriro aurkeztu behar, agiriak eguneratzeko izan ezean.

    Esleipendun gertatuz gero, nahitaezko dokumentazioa

    Esleipendun suertatuz gero, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek ekainaren 5etik 18ra bitartean:

    • Bai titularrari bai titularkideari dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak. Halakorik ez izatekotan, Gizarte Segurantzan jarduera hasi aurreko dagokion erregimenean emandako altaren fotokopia.
    • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta ordainagiria.
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitako salmenta ibiltariaren epigrafean emandako alta eta bajen ziurtagiria, Gasteizko udalean alta emanda ez daudenentzat.
    • Gasteizko Udalak ofizioz egiaztatuko du azokan parte hartzetik sortutako gastuen eta bermearen ordainagiriak ordaindu izanaren egiaztagiria.

    • Eskabidea jaso ondoren, 300 euroko ordainagiria jaulkiko zaie interesdunei behin-behineko berme gisa, eta 2025eko maiatzaren 5 baino lehen ordaindu beharko dute.
    • Gasteizko Udalak 2 ordainagiri igorriko dizkie esleipendunei parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko. Ordainagiriak honelakoak izango dira:
      • 900,00 euroko ordainagiria: etxolen gastuei aurre egiteko; montaketa eta desmontatze lanak, garbiketa, errotulazioa eta elektrizitatea.
      • 192.58 euroko ordainagiria: bide publikoa okupatzeagatik.

    Tasa Ordenantza Fiskalen 7.1 epigrafean jasota dago.

    • Zerrenden argitalpena: esleipendunen eta erreserbakoen zerrendak 2025eko ekainaren 3tik aurrera ezagutu daitezke 010 (945 16 11 00) telefonoan, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, edo Udalaren webgunean.
    • Agiriak aurkeztea eta ordaintzea: esleipendun suertatu diren pertsonek dagozkien agiriak aurkeztu beharko dituzte 2025eko ekainaren 5etik 18ra bitartean. Halaber, ordainagiriak ordaindu beharko dituzte epe horretan. Epe barruan agiriak aurkeztu eta ordainagiriak ordaindu ezean, eskabidea ezetsitzat joko da.
    • Lizentziak jasotzea: 2025eko uztailaren 17tik 24ra: 8:30etik 14:00etara, San Martineko bulegoetan. Titularrak edo titularkideak jaso beharko dute, nortasun agiria aurkeztuta.

    Informazio gehiago

    Saila: Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

    Zerbitzua: Merkataritza

    Ebazteko epea: 2 hilabete

    Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

    Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

    Vitoria-Gasteizko Udalaren Logoa

    Espainia plaza 1, 01001 Vitoria-Gasteiz

    010 (+34 945 16 11 00)

    informacion@vitoria-gasteiz.org

    © Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz / Vitoria-Gasteizko Udala.