Orrialdearen edukia ez dago indarrean.
Salgaien hiri banaketan zein taxi-gidari lanetan aritzeko asmoz ibilgailu elektrikoak erosteko dirulaguntzen eskaera
Merkantziak banatzeko (bizikletak % 100 elektrikoak diren bikeak eta % 100 elektrikoak diren furgonetak) edo taxi-zerbitzurako (% 100 elektrikoak, edo egokituak badira, ECO etiketarekin) ibilgailu elektriko berriak erosteko lehia-araubideko dirulaguntzak, jabetza-erregimenean, leasing finantzario bidezko finantzaketa-eragiketen bidez edo renting bidezko errentamenduaren bidez (leasing operatiboa ere deitzen zaio).
Deialdiaren oinarriak: ALHAO 68. zk, 2025eko ekainaren 18a
- Vitoria-Gasteizko Udalaren taxi hiri-lizentzia baten jabe diren pertsona fisiko edo juridikoak
- Gasteizko taxi elkarteak
- Gasteizen salgaiak banatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak
Taxi elektrikoa eskuratzeari dagokionez
- Gasteizko Udalak emandako taxi-lizentzietako baten jabe izatea.
- Egungo ibilgailua beste ibilgailu berri eta % 100 elektrikoa den batekin ordeztea (salbuespen dira taxi egokituak, horietan ibilgailu % 100 elektrikoak edo ECO ingurumen-bereizgarridunak onartuko baitira).
- Gutxienez 4 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.
Zama-bizikleta elektrikoa eskuratzeari dagokionez
- Gasteizen egitea salgaien banaketako jarduera; jarduera-lizentziaren edo EJZren bidez egiaztatuko da hori.
- Gutxienez 4 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.
Furgoi edo furgoneten elektrikoa eskuratzeari dagokionez
- Gasteizen egitea salgaien banaketako jarduera; jarduera-lizentziaren edo EJZren bidez egiaztatuko da hori.
- Gutxienez 4 urtez erabiltzea ibilgailu eskuratu berria dirulaguntza justifikatzen duen jardueran.
- Txatar bihurtzea eskatzailearen jabetzakoa izanik, jarduera berbererako erabiltzen zen furgonetaren bat.
Ibilgailu mota gorabehera, onuradun guztiek bete beharreko eskakizunak
- Bai ordeztatutako zein txatar bihurtutako ibilgailuak %100eko errekuntzako motorrak izango dituzte
- Dirulaguntza zertarako baliatzen ari den jakiteko beharrezko agiri oro aurkeztea Udalari, honek halakorik eskatuz gero.
- Agiriak egiaztatzeko jardueren mende jartzea, baita Gasteizko Udaleko Kontu-hartzailetza Nagusiari dagozkion finantza-kontrolerako ekintzen eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari nahiz eskumena aitortua zaien bestelako organoei buruzko legedian aurreikusitakoen mende ere.
- Diruz lagundutako jardueren gastuak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Mugikortasuna Kudeatzeko Atalari.
- Jasotako funtsak zertarako baliatu diren justifikatzen duten agiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, kontrol- eta egiaztapen-jardueren xede izan daitezkeen bitartean.
- Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak urratuz gero, jasotako funtsak itzultzea.
(e)tik (e)ra.
Epea ekainaren 19an hasi eta jasotako eskaerak kontuan hartuta erabilgarri dagoen aurrekontua agortzen denean edo 2025eko urriaren 15era iristen denean amaituko da. Epe hori igarotakoan, eskaerak egiten jarraitu ahal izango da (oinarriak ikusi).
- Gasteizko Udalari diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak eskatzeko orria
- Eranskina: ibilgailua erosi izana justifikatzeko dokumentazioa
- Bestelako diru-sarrera edo diru-laguntzen aitorpena
- Ibilgailuaren kontratua edo faktura.
- Jarduera-egiaztagiria, salgaien banaketa jasotzen duena (hala bada).
- Dirulaguntza zein ibilgailurako baliatu den, eta ibilgailu horrekin EGEan jardungo duela dioen berariazko adierazpena (hala bada).
Une horretarako eskatzaileak ibilgailu berria eskuratua badu, Eranskinean ibilgailu berriaren datuen atala bete beharko du eta honako hauek atxikitu:
- Zirkulazio-baimena (hala bada).
- IAT txartel teknikoa (hala bada).
- Ibilgailua txatar bihurtu dela justifikatzen duen ziurtagiria (hala egin izan bada).
Dirulaguntza eskatzeko unean ibilgailu berririk artean ez izatera, hura jaso ondoren, eta gehienez ere hilabeteko epean, atal hori beteta aurkeztu beharko du eskatzaileak. Horrez gain, eta ibilgailu zaharrari dagokionez, I. eranskina aurkeztu beharko da, hura txatar bihurtu dela justifikatzeko atala beteta.
Tramitea telematikoki egin daiteke, erregistro elektronikoan eskatutako dokumentazioa aurkeztuz:
-
Identifikatzeko moduak: Ziurtagiria.
Tramitea aurrez aurre egin daiteke jarraian aipatutako bulegoetan. Kontsultatu ordutegia, kokapena eta aldez aurretiko hitzorduaren baldintzak estekari jarraituz:
- Aldabeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ariznabarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Arriagako Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Pilarreko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Hegoaldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Ibaiondoko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Iparraldeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Judimendiko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Lakuako Herritarrei laguntzeko bulegoa
- Salburuko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Antonioko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- Zabalganeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoa
- San Martineko eraikineko arreta-bulegoa - Beheko solairua
Deialdi honen ebazpena Udalaren iragarki-taula digitalean eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkarian (ALHAO) argitaratuko da.
Informazio gehiago
Saila: Espazio Publiko eta Auzoak
Zerbitzua: Espazio Publikoaren eta Auzoen sailaren Administrazioa
Isiltasunaren ondorioa: Negatiboa
Ebazteko epea: 6 hilabete
Tramiteari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke.